Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-07-11 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Xabier Silveira

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-07-11 Iruñea Jaialdia
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Silveira, Xabier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Iruñeko Udaleko bi zinegotzi zarete. Aurten txupinazoarekin gertatu dena ikusita, hurrengo urterako lege berri bat pentsatu edo proposatu nahi duzue, berriz ere gauza bera ez gertatzeko. Dena lege berriekin konpontzen da, eta zuek ere zerbait pentsatu nahi duzue.

Deskribapena

Doinua
Dama askoren engainagarri
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-07-11 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Xabier Silveira

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Zinegotzien amor propio
haizatuak, mailatuak
biolento hoiek orain’e ze
zirrikitu bilatuak!
Hurrengo urterako ideiak
jar ditzagun pilatuak:
nik prezintatu eingo nituzke
balkoiak ta teilatuak.

X. Silveira

Bai baina pixka bat inbertitu
behar da prebentzioetan
ta gaizkilea zein den igerri
daiteke aurpegietan.
Bada tokia eraiki berri
dugun kartzela horretan
beraz txapel ta bizar dutenak
sartuko ditugu bertan.

M. Lujanbio

Txapela ta bizarra duena
hala’re jende asko da
ez litzateke ideia ona
ezin leike egin proba.
Nik plazan soilik hartu nahi ditut
caballero ta señora
sarrerako kale kantoietan
castinga egin beharko da.

X. Silveira

Baina castingak faltsu gainditzen
ikasia du jendeak
pendejo hutsak direnak berez
dira mocico nobleak.
Hemen etxeetan dago errua
teilatutako kableak
uztailan zehar bihur ditzagun
etxe deskapotableak.

M. Lujanbio

Etxeak egin deskapotable
eta herritarrak urtu
ta gure aldekoek dauzkaten
neuroma apurrak ximurtu.
Ez, abilago izan behar da
ta egoera neurtu
ta jakin nola euren meritua
gure onura bihurtu.

X. Silveira

Beraz aurrekoak zapaltzean
du oinarria gure dantzak
esan nahi duzu burutik behera
jartzen has gaitezen galtzak.
Nahiz txuriz jantzi guk esatea
diozu direla beltzak
iruditzen zait gu ez garela
hainbesterako kapazak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra