Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-07-12 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Elustondo

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-07-12 Alegia Jaialdia
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Elustondo, Nerea
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Nerea baserritarra da, eta Igor dendaria; denda txiki bat dauka Alegian. Nereak egunero bere barazki eta produktu freskoak jaisten dizkio Igorri dendara, Igorrek dendan saldu ditzan, baina kontua da gaur Igorrek Nereari esan diola bihartik aurrera ez barazki eta ez produktu gehiago ekartzeko.

Deskribapena

Doinua
Ari naizela ari naizela I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-07-12 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Elustondo

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Elustondo

Nahiz ta neguan eduki degun
nik ez dakit zenbat laino
produktu onak bildu ditut ta
gerturatu dendaraino.
Gehiagorikan ez duzu behar
baina zer diozu? Joño!
Nere produktuk hobeak dira
MercaBilbaokoak baino.

I. Elortza

Zuk badakizu kostu haundia
daukala ondo jateak
ta Alegiko nire erosleak
ez dira hain tunanteak
dendan sartu ta gero erosteko
asmorik ez du jenteak
Golden sagarra ematen du-ta
zure aurtengo tomateak.

N. Elustondo

Itxura denez produktu hoiek
ez daude berdetik salbu
bainan hala're nik gaur ez zaitut
somatzen halako malgu.
Zure jokaldi horrek inongo
zentzurikan aizu ba al du?
Hogei zentimo ordaindu neri
ta zuk bost euroan saldu.

I. Elortza

Gure denda honek igual uda hau
ez du errez pasatuko
gurean ere bada krisia
faktura eta asunto.
Lau euro ere jenero hori
pozik nuke ordainduko
gaitz erdi gero erdia ez balitz
neure dendan ustelduko.

N. Elustondo

Hainbeste tasa ta hainbeste gastu
hor agertu zara kexu
zer dela-eta bota dituzu
beltzak diren hainbat mezu?
Orain artean geizki antxean
ohituta ez al zaude zu?
Nik merkeago ezin det saldu
zuk bai egin dezakezu.

I. Elortza

Gu biok ere larri gabiltza
hau nola doan begira
bai baserri ta bai denda txiki
laister errekara tira.
Hemen jendea ustez gure alde
baina itxurakeri hori da
gero erostera joaten dira
Tolosako Eroskira.

N. Elustondo

Egia da bai Tolosaldera
ematen dute pausoa
ekologiko ta organiko
nahiz pasa egun osoa
biztanleekin gertatzen dena
bai baita kuriosoa
diskurtso oso polita dute
baina hoixe diskurtsoa.

I. Elortza

Kontua beltza ipini dugu
ta beltzegia akaso
geure herritarrei geure erosleei
zer dela-ta egin eraso?
Baina ohartu beharko dira
argiak baitira oso
geure lurrean landatu ezik
gero ezin dela jaso.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra