Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-07-19 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Maia, Jon
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lehen azaldu dut zergatik gauden hemen bertsolariak, baina jendeak ez du seguruenik historia guztia jakingo. Hain zuzen ere, nondik datorren azken hamabi urteotan bertsolariak Zumaiara arraunera etortzeko ohitura, zer motibo dauden hor: gida-baimen bat dago tartean, Peña ere arraunlaria izana da Tolosan... Bertsolariak hemen ibili izan gara bai Erribera kalean zipriztinak ateratzen, bai errioan. Kontatu ezazue bertsotan gaur hona ekarri gaitun motiboaren historia.

Deskribapena

Doinua
Dama askoren engainagarri
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano

Geratu gabe ibiltzen gera
batera eta bestera
hamabi urtez huts egin gabe
danok Zumaia aldera
ta hasera zer izan ote zun
hori da zure galdera
ni Tolosatik etorri nintzan
arraunen erakustera.

S. Colina

Neri're noizbait jarri zidaten
hona etortzeko zita
lehorrekoa izanagatik
pozik egin nun bisita
aldageletan sartu ta jantzi
eta preparatu ti-ta
ta batelean han zegon Peña
ziklista guantek jantzita.

A.M. Peñagarikano

Hemen jendeak sinistuko al du
txistea izan leikena?
Nik azalduko det motiboa
edo zioa zuzena:
"Peña hemen dek esaten zuen"
Maiaren ahots ozena
hain zuzen ere nere batelak
Emendek zuen izena.

S. Colina

Kontuak kontu pasa ditugu
trainerua zein batela
liga asmatu baino lehenago
hartu gendun San Miguela.
Arraunarena ere ez al da
Peña inbentu itzela?
Hemen bakarrik esan didate
etzaten txarra naizela.

A.M. Peñagarikano

Etzaten ere jakin behar du
neurriaren arabera.
Hasi baginan gu hasi ginen
gustora etortzen gera
legorrekoa naizen ezkero
garbi noa esatera:
Zumaiara etorri beharra zegon
kakalardoa jatera.

S. Colina

Kontuak kontu pozik ibili
gara hamabi urtean.
Horrexegatik utzi nahi gendun
hondar ale bat trukean.
Beitu zazute atzekaldera
ta pentsatu bapatean
nor ibiltzen zen traineran eta
nor joaten zen yatean.

A.M. Peñagarikano

Motiboak asko ditugula
guk garbi asko esana
Maiaren proiekto erraldoiak
bildu gintun elkargana.
Dana ez dezu zuk garbi esan
ene Colina laztana:
Sebastian bakarrik degu hemen
trainerun sartu ez dana.

S. Colina

Xebaxtiani utzi pakean
nahiz ez dezun egi faltik
uretara ez da arrimatu
hola ez zun sartzen hankik.
Gaur bezalako egun haundiak
ederrak dira badakit
eta hau dena posible izan da
Maiaren karnetagatik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra