Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-07-22 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Julio Soto
Bertsoa entzun |
2013-07-22 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Julio Soto
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Elortza
Soldata bat da familia bat
eta makina bat ames
lortuko gendun lortuko ez gendun
baebilen nahiko esames
ta orain datoz diru laguntzaik
ez dagoela esanez.
Babes pixka bat espero gendun
nahiz laguntzarik izan ez.
J. Soto
Babes pixka bat espero genun
belaunikatuz "Mesedez"
baina Brusela urruti dago
dena aurkako interes.
Jaso genitun diru laguntzak
itzuli beharrak berez
lehen geunden hari batetik zintzilik
orain haririk ere ez.
I. Elortza
Baina nik jada ontzioletan
behar egin dot luzaro
gure bezero gertuko hainbat
izan genduen lehenago
gero joan ginen urruntxoago
gero askoz urrunago
eta munduan inorentzako
familiarik ez dago.
J. Soto
Gure etxea gure famili
epaiketan bost ajola
eurek badute sakela bero
jarraituko dute hola.
Diru laguntza gabe zer gara?
Jarraitu al leike? Nola?
Itsasoan galdu den untzi bat
horixe da ontziola.
I. Elortza
Orain joan zaitez beste lanpostu
baten bila hona, hara
honek gerorik ez daukala da
eta nire bihozkada.
Ingurutako panorama ere
bene-benetan txarra da
icebergaren kontra jo dugu
baina aterako gara.
J. Soto
Gugan tematu eta jarri zun
zabalduta atzaparrak
irtengo gara bai baina nora?
Gaude ezkortu xamarrak.
Krisi deritzo eta ekarri ditu
garai gogor garai txarrak
kontsolamendu ezin da izan
baina ez gara bakarrak.
I. Elortza
Ez gara noski hemen bakarrak
asko dabiltz jo ta kean
baina jaia ere egiten dugu
baten ez bada bestean.
Almunia ta koadrila hori
bizi izango da bakean
ezer pasako ez balitz legez
egiten dugun artean.
J. Soto
Behera joan da ostalaritza
behera joan da industria
horrek ekarri du langileon
oinazea, angustia
nahiz ta gure bi begi parea
den itsaso bat bustia
hodeiak pasatuko ahal dira
ta irtengo du eguzkia.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra