Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Xabier Irakulis

Datu pertsonalak

Izena
Irakulis, Xabier
Jaiotza
1989 Zornotza + Zornotza < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Datu biografikoak

Biografia
Zornotzako Andra Mari ikastolan hasi zen 6.mailan Jon Lopategirekin bertsolaritza lantzen. Eskolarteko Bertsolari Txapelketetan parte hartu ondoren, Zornotzako Eta Abar Bertso Eskola berriaren sorreran parte hartu zuen 2005-2006 ikasturtean.
Ordutik, bertso eskolan eta inguruetan dabil irakasle eta eragile lanetan. Hasierako urte haietan bertsolari lanean aritu bazen ere, azken urteetan bertso-irakasle lanean egin du bere ibilbidea. 2010az geroztik, Bizkaiko Bertsozale Elkartean ari da bertsolaritza-irakasle lanetan.