Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-07-27 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-07-27 Arano Jaialdia
Gai-emailea
Tolosa, Gorka
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek ezagutuko duzue noski Karabeleko arbola, panpano beltz hori; Goizueta eta Aranokoak han denbora luzea egindakoak zarete, auzokoa noiz pasatuko edo autoan zeinek eramango. Iker, gaur saio honetara etortzeko, trena hartu, Karabelen jaitsi eta arbola hartan zaude, zein pasatuko zain. Inor ez da pasatzen eta jada larritzen hasita zaude. Oraintxe, aurrean gelditu zaizu Joxe, bere Land Rover Santa Ana zaharrarekin, eta sartu zara barrura. Joxe lasai doa, bere bi ahari atzean hartuta eta konbertsazioa emanez. Ez dakit ordurako iritsiko zareten.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-07-27 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia

Aranora netorren
bertso aitzakian
ta Zegamatik nola
dagon urrutian
egidazu leku bat
modu egokian
hiru kabitzen dira
bi dauden tokian. (bis)

S. Lizaso

Lasai bisita ez dut
eta gaitzetsiko
hau da hau suertea
ez dut sinetsiko!
Nahiz ta inor hartzea
ez izan graziko
ahari buru-gorri hau
nik ez dut utziko. (bis)

I. Zubeldia

“Atsalde on! Zer moduz?”
hasi naiz esaten
horrelakotan ez da
erreza izaten
hiru abere arrak
Land Rover zahar baten
aurten nahiko lan bada
arkumea jaten! (bis)

S. Lizaso

Lasai ez da izango
hainbeste endredo
arkume faltarikan
ez degu urtero
eta ahari hauekin
edozer espero
oporretara doaz
lanak einda gero. (bis)

I. Zubeldia

Oporretara doaz
nolako suertea!
Batzun bizimodua
ez da arlotea
Land Roverra daukazu
mozorroz betea
zein da ibiltzen dezun
desodorantea? (bis)

S. Lizaso

Galdera horrek jarri
mila konpromisu
desodoranteak ez du
hainbestean pisu
eta jakin-minetan
kezkati zaude zu
aharian buztanpean
errepara zazu. (bis)

I. Zubeldia

Harek buztanpean du
zuk dezun figura
aspaldi ikusi gabe
iturriko ura.
Uztaia gora-gora
lurretik zerura
gaur’e Land Rover-ean
nijoa kantura. (bis)

S. Lizaso

Rand Rover-ean zoaz
aitzaki ta usai
noizbaiten iristea
ez da zure etsai
iritsiko gera ta
egon zaite lasai
ta presa badezu egon
atzekoaren zai. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra