Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Gorka Tolosa
Datu pertsonalak
- Izena
- Tolosa, Gorka
- Izen abizen osoak
- Tolosa Usarraga, Gorka
- Jaiotza
- 1976 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Bertsolaria - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertso-eskolako irakasle (Hernani, 2000 Iker Osa, Estitxu Eizagirre, Ixiar Eizagirre, Bakarne Urreaga eta Karmelerekin) izana da. Antolatzaile lanak ere egin izan ditu (Iraulio Panttalone bertso-eskola, Hernani), bai eta aurkezle eta gai-jartzaile lanak ere (auzoko festetan eta inguruan). Doinu-sortzailea ere badela esan liteke, asko sortzen baititu.
Bertsolaria: gehiago herri-bertsolaria. Txapelketetan parte hartu arren, gaur egun bere hobby bat da
Datu biografikoak
- Biografia
- Fisioterapia ikasketak egin zituen, eta lanbide ugari izan ditu: fisioterapeuta, udaltzain, bertso eskolako irakasle... Hernanin eta Errezilen bizi izan da. 10 urte zituela, Hernaniko Langile ikastolako bertso eskolan hasi zen bertsolaritza ikasten. Eskolartekoetan hasi zen jendaurrean bertsotan. "Inaxito" haurrentzako bertso-ikuskizunaren sortzailea da.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Astigarragan, kantulagun, besteren artean, Unai Agirre eta Aner Mertzero zituela.