Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Soto, Julio
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea osatzen duzue, elkarrekin ezkontzekoak zarete, baina ez zarete ados jartzen. Zuk, Julio, elizatik eta dotore jantzita ezkondu nahiko zenuke, gonbidatu pila batekin, eta nola ez, Gorritin. Zuk, Iker, ezkontza xume bat, elizatik kanpora, gertuko lagunekin, eta ahal dela udazkenean ez; eta Zegaman.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto

Gorritin ezkontzea
nere kutizia
hirurehun gonbidatu
bazkari bixia
erregin-erregina
arroz delizia
zu izan Felipe ta
ni igual Letizia. (bis)

I. Zubeldia

Sartu behar al degu
printzesa ta printzen?
Traje bana jantzita
jendea harritzen
gero hirurehun lagun
ez det entenditzen
Gorritin ez baitira
hainbeste kabitzen. (bis)

J. Soto

Aita, ama, lehengusu
tia, koinatua...
nere zaldia zure
etxeko katua
eliza txikia da
madarikatua!
Ba orduan ezkontza
telebisatua. (bis)

I. Zubeldia

Ze espero lezake
korbata nahi dunak?
Gaur dana kabiarra
bihar azeitunak.
Hobe abarkak jantzi
aupa euskaldunak!
Gero etorriko dira
uniformedunak. (bis)

J. Soto

Nik traje kola-zuri
dotore soinean
zu korbata gorri ta
traje urdinean.
Hori bai elizara
ta maiteminean
eramango gaituzte
astoan gainean. (bis)

I. Zubeldia

Orain astoa nahi du
zail dago kunplitzen
lehen ere horretatik
osatua nintzen.
Hobe parranda egin
belaunak astintzen
eta apaiza jarri
platerak garbitzen. (bis)

J. Soto

Apaiza ezkontzetan
da norbait laikoa
plater ezin garbituz
ze katolikoa!
Elizara astoan
moda arkaikoa
lasai gauez izango
zara zaldikoa. (bis)

I. Zubeldia

Honekin nola nago
posible ote da?
Askotan egiten det
holako galdera
Joan zaiz Gorritira
haizea hartzera!
Ezkondu baino leheno
dibortziatzen gera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra