Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
Bertsoa entzun |
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Soto
Gorritin ezkontzea
nere kutizia
hirurehun gonbidatu
bazkari bixia
erregin-erregina
arroz delizia
zu izan Felipe ta
ni igual Letizia. (bis)
I. Zubeldia
Sartu behar al degu
printzesa ta printzen?
Traje bana jantzita
jendea harritzen
gero hirurehun lagun
ez det entenditzen
Gorritin ez baitira
hainbeste kabitzen. (bis)
J. Soto
Aita, ama, lehengusu
tia, koinatua...
nere zaldia zure
etxeko katua
eliza txikia da
madarikatua!
Ba orduan ezkontza
telebisatua. (bis)
I. Zubeldia
Ze espero lezake
korbata nahi dunak?
Gaur dana kabiarra
bihar azeitunak.
Hobe abarkak jantzi
aupa euskaldunak!
Gero etorriko dira
uniformedunak. (bis)
J. Soto
Nik traje kola-zuri
dotore soinean
zu korbata gorri ta
traje urdinean.
Hori bai elizara
ta maiteminean
eramango gaituzte
astoan gainean. (bis)
I. Zubeldia
Orain astoa nahi du
zail dago kunplitzen
lehen ere horretatik
osatua nintzen.
Hobe parranda egin
belaunak astintzen
eta apaiza jarri
platerak garbitzen. (bis)
J. Soto
Apaiza ezkontzetan
da norbait laikoa
plater ezin garbituz
ze katolikoa!
Elizara astoan
moda arkaikoa
lasai gauez izango
zara zaldikoa. (bis)
I. Zubeldia
Honekin nola nago
posible ote da?
Askotan egiten det
holako galdera
Joan zaiz Gorritira
haizea hartzera!
Ezkondu baino leheno
dibortziatzen gera. (bis)