Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-07-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto
Bertsoa entzun |
2013-07-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Laburu
Bederatzi zenbaki
sakaturik kontuz
gogoratu nayian
atzo gaueko suz
baina oraindik nola
ez nahastu pausuz?
Kaixo egun on zuri
gaur goizeko orduz
ondo pasa zenuen
eta nik zer moduz?
J. Soto
Gauaren hasieran
txupito vodzka-ron
ta egin behar denez
dagonean bonbon
guk hala egin genun
bestea hor konpon!
"Nik zer moduz pasa nun?"
aizu egon egon!
Despistatuarena
ez egin tontorron!
A. Laburu
Nik maite ditut oso
bikote gaztiak
ahots femeninoak
leun ta eztiak
honek ahots zakarra
gizon ta ostiak...
Horrelako konturik
aipatze ez diak...
Merezi al du benetan
gogoraraztiak?
J. Soto
Memoria frestaku
nahiko zizun kartak
kendu nizkizun galtzak
zuk niri abarkak
hemengo uju eta
hango zalapartak
momentu ahaztezinak
momentu apartak
oaindik ez zaizkit joan
latigoan markak!
A. Laburu
Ez dakit ba esnatu
ote naizen garaiz
edo oraindik gauden
atzoko ameskaitz.
Kasik hobe nun sartu
izan banintz apaiz
maitasuna itsua
izate omen da maiz
ta ni ONCEko kupoiak
saltzen hasiko naiz.
J. Soto
Gaua iluna baino
gure eguzkia
ni zure mago eta
zu nire aztia
mahian, sofan, sukalden
gaina ta azpia.
Orain kupoiak saltzen
zure angustia
nik erosiko dizut
serie guztia.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra