Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Asier Azpiroz

Datu pertsonalak

Izena
Azpiroz, Asier
Izen abizen osoak
Azpiroz Iztueta, Asier
Jaiotza
1991 Zubieta + Zubieta < Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Eragilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertsolaria:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 2022 (finalaurreak); 2026
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 2011; 2015; 2019 eta 2022 (finalaurreak).
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2003 (finalista, Añorga taldean, 10-14 urte); 2004 (finalista, Añorga-Zubieta taldean); 2005 (finalista, Hernani taldean); 2006 eta 2009 (finalista, 15-18 urte), 2008 (txapeldunordea, 15-18 urte).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2004 (finalista, 10-14 urte); 2008 (finalista, 15-18 urte).
Erniarraitz Sariketa: 2010 (finalista).
Lizardi Sariketa (Gipuzkoa): 2010 eta 2011 (finalista; 2013 (Txapelduna).
Bertxoko Sariketa (Araba): 2010 eta 2012 (finalista).
Bertsokatu Sariketa (Gasteiz): 2011 eta 2013 (finalista).
Abra Sariketa (Algorta-Getxo): 2011 eta 2015 (Txapelduna).
Mikel Laboa Sariketa (Donostia): 2013 (Txapelduna).
Pello Errota Sariketa: 2018 (finalista).

Bertso-eskola irakaslea:
Hernaniko "Iraulio Panttalone/Paulo Txikiya" Bertso-eskolan hiru ikasturte, 2008tik 2013ra.

Eragilea:
Gipuzkoako Bertsolari Elkarteko zuzendaritza kide hainbat urtez, Lehendakaria 2020tik 2026ra.


Datu biografikoak

Biografia
Zubietan (Donostia, Gipuzkoa) sortua da 1991ko uztailaren 4an. Donostiako Añorgako Amasorrain ikastolan egin zituen ikasketa ibilbideko lehen urratsak. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU, Gasteiz). Irakasletza du lanbidea.

Añorgako Amasorrain ikastolako bertso eskolan hurbildu zen bertsolaritzara, eta Hernani eta Lasarteko bertso eskoletan eman dio jarraipena. Garaiko ia bertsolari guztiek bezala lurraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan egin zuen bere lehenengo plazan (Lazkao, 2003). Orduz gero, Gipuzkoako eta Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketak eta han-hemen antolatzen diren bertsolari gazteentzako sariketa askota parte hartu du. Abra (Algorta, 2011 eta 2015), Lizardi (Zarautz, 2013) eta Mikel Laboa (Donostia, 2013) sariketetako txapelak jantzi ditu eta beste askotako finaletan kantatu du.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, 2011n hartu zuen parte lehen aldiz eta orduz gero jokatu direnetan parte hartu du: 2015ekoan azken-laurdenetara heldu da, 2019koan finalaren ate-atean geratu da, eta finalaurrekoetan kantatu du 2024koan ere. Euskal Herriko Txapelketan 2022an kantatu du lehen aldiz eta finalaurrekoetara sailkatzea lortu du.

Bertsogintzan egindako lanari, bertso-eskola irakasle gisa egindakoa gehitu behar zaio: Hernaniko Bertso-eskolako irakasle izan da 2008tik 2013ra (ikusi "bertso-eskolak" atala). Horrezaz gain, bertsolaritza mugimenduari lotua, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kide izan da urte askotan, presidente karguan jardun duelarik 2020tik 2026ko martxora.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
11 urte ingururekin eskolarteko txapelketan, Lazkaon.