Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
2013-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Neurria:
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ia ez neukan neure gogoan
nahiz eta pasa tarte askoan
baina zor hori kitatu nahia
sentitu dezu geroan. (bis)
Lehen heriotza eta bizitza
gaitzat harturik gaurkoan
bizitza zer-nola doan
hori norberak jakin behar du
zer egin ta nora joan. (bis)
Bizitzagatik zenbat interes
izaten degun guztiok geurez
nahiz ta askotan sentitzen degun
dena doala aldrebes. (bis)
Bizitza ona eramatea
inorentzat ez da errez
baina ez ukatu aurrez
disfrutatzeko bizi behar da
ta ez hiltzeko beldurrez. (bis)
Zenbat momentu zenbat ekintza
ahoa bete dezakeen hitza
batzuentzat da luzeegia
ta gehienontzat murritza. (bis)
Nola luzatu nola hobetu
pentsatzen beti gabiltza
ta bakarra da baldintza:
askatasunez bizi behar du
bakoitzak bere bizitza. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra