Bertsos - View details   To know more about this section

2013-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-08-25 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Aurrekoetxea, Leire
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Ez dakit zuk gogoratuko duzun, baina duela pare bat urte plaza honetan, ni gai-jartzaile, heriotzari kantatzeko eskatu nizun. Ederto erantzun zenuen arren, zurekin zorretan nagoela iruditzen zait. Beraz, gaur, bizitzari kantatzeko eskatuko dizut.

Description

Melody
Trumoia ortzi beltzean hoska
Stanza name
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ia ez neukan neure gogoan
nahiz eta pasa tarte askoan
baina zor hori kitatu nahia
sentitu dezu geroan. (bis)
Lehen heriotza eta bizitza
gaitzat harturik gaurkoan
bizitza zer-nola doan
hori norberak jakin behar du
zer egin ta nora joan. (bis)

Bizitzagatik zenbat interes
izaten degun guztiok geurez
nahiz ta askotan sentitzen degun
dena doala aldrebes. (bis)
Bizitza ona eramatea
inorentzat ez da errez
baina ez ukatu aurrez
disfrutatzeko bizi behar da
ta ez hiltzeko beldurrez. (bis)

Zenbat momentu zenbat ekintza
ahoa bete dezakeen hitza
batzuentzat da luzeegia
ta gehienontzat murritza. (bis)
Nola luzatu nola hobetu
pentsatzen beti gabiltza
ta bakarra da baldintza:
askatasunez bizi behar du
bakoitzak bere bizitza. (bis)