Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Jone Uria Albizuri
2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Jone Uria Albizuri
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Uria
Nahiz ta ustez geneukan
garaipen erraza
emaitza berriz ere
izan da eskasa
ta zuk senar daukazu
gizon onen traza
zuri horrelakorik
ez zitzaizun pasa. (bis)
J. Maia
Nik esperantza nuen
ia zuek bezain
neri ez zitzaidan pasa
ahaleginen ordain
zu oso triste zatoz
begi eta bekain
boteila erdi hutsa
ikusten dut orain. (bis)
J. Uria
Bai arrazoi daukazu
burumakur nabil
botila erdi hutsik
ezin egon trankil
hainbeste penarekin
behar naizela hil
Tokio baino toki
hobea zen Madril. (bis)
J. Maia
Baina Tokioren alde
dute erabaki
guk beti hor atzean
zifra ta zenbaki
pixka't falta zenuten
espiritu yankee
Marianok nik bezela
inglesez ez daki. (bis)
J. Uria
Nik ere nabaritu
nuen berehala
inglesarena zela
akats mundiala
zuen biona ez da
asunto normala
eskerrak nik perfekto
egiten dudala. (bis)
J. Maia
Ta ze delegazio
ze talde arraio!
Ez zarete ibili
abil eta iaio
epaile esku garbirik
ez da inun jaio
sobrea pasatzea
zeini ahaztu zaio? (bis)
J. Uria
Sobreekin munduan
aspaldi dela jai
ez dira gauzak behar
lez egiteko gai
baina hogeta laua
hor dago ta lasai
Madril hor egongo da
eta gu ere bai. (bis)
J. Maia
Zatoz nere gainera
ta lasaitu tira!
Begiratu behar da
lasai urrutira
kirola baztertzea
ere komeni da
kirolari guztiak
sozialistak dira. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra