Bertsos - View details   To know more about this section

2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Jone Uria Albizuri

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-09-08 Elorrio Jaialdia
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
2020rako Madrilek plan batzuk bazituen, Olinpiadak, hain zuzen ere. Atzo jakin genuen, ordea, ez direla Madrilen izango, Tokion baino. Ana Botella, Jone, ezetza jakin eta gero, kopetilun itzuli da etxera. Zain dauka etxean Jon senarra, Jose Maria Aznar.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria

Nahiz ta ustez geneukan
garaipen erraza
emaitza berriz ere
izan da eskasa
ta zuk senar daukazu
gizon onen traza
zuri horrelakorik
ez zitzaizun pasa. (bis)

J. Maia

Nik esperantza nuen
ia zuek bezain
neri ez zitzaidan pasa
ahaleginen ordain
zu oso triste zatoz
begi eta bekain
boteila erdi hutsa
ikusten dut orain. (bis)

J. Uria

Bai arrazoi daukazu
burumakur nabil
botila erdi hutsik
ezin egon trankil
hainbeste penarekin
behar naizela hil
Tokio baino toki
hobea zen Madril. (bis)

J. Maia

Baina Tokioren alde
dute erabaki
guk beti hor atzean
zifra ta zenbaki
pixka't falta zenuten
espiritu yankee
Marianok nik bezela
inglesez ez daki. (bis)

J. Uria

Nik ere nabaritu
nuen berehala
inglesarena zela
akats mundiala
zuen biona ez da
asunto normala
eskerrak nik perfekto
egiten dudala. (bis)

J. Maia

Ta ze delegazio
ze talde arraio!
Ez zarete ibili
abil eta iaio
epaile esku garbirik
ez da inun jaio
sobrea pasatzea
zeini ahaztu zaio? (bis)

J. Uria

Sobreekin munduan
aspaldi dela jai
ez dira gauzak behar
lez egiteko gai
baina hogeta laua
hor dago ta lasai
Madril hor egongo da
eta gu ere bai. (bis)

J. Maia

Zatoz nere gainera
ta lasaitu tira!
Begiratu behar da
lasai urrutira
kirola baztertzea
ere komeni da
kirolari guztiak
sozialistak dira. (bis)