Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2013-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Arkaitzen dei bat jasota
nator gaur Lekunberrira
bertsoak harrera ona
izaten duen tokira
baina badago duda bat
zuen begitatik begira:
“Neska hori gaur kantatzen
zeri eskerrak ari da?”.
Hori demostratzea da
daukadan espektatiba
galderak mila dauzkagu
generoaren harira…
Galderak dauzkagu baina
erantzunak behar dira. (bis)
Emakumea ari da
mila esparrutan suspertzen
nahiz batzuetan zauriak
barruan zaizkigun lehertzen
desberdintasuna non den
ez da hain erraza ulertzen
ezberdintasunak berdin
egiten gaitu hain zuzen.
Ez nabil besteen ahotik
paper jakin bat betetzen
ta duda bat sortu ohi zait
nahiz ez naizen haserretzen:
mutilak zergatik dauden
nola ez duten galdetzen. (bis)
Niri berdin zait X, Y
edo zein den kromosoma
feminitatea ote den
emakumeen sintoma
tabuek eta klitxeek
gugan sortzen duten horma
puska liteke ta eman
gure izaeraren forma.
Hain juxtu horretarako
etorria naiz gaur hona
edozein izan liteke
eta bertsolari ona:
emakumea, gizona
ta batez ere pertsona. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra