Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia
Gai-jartzailea
Larraungo Bertso-Eskola
Gai-emailea
Goikoetxea, Arkaitz
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Alaiak mutilak aipatu ditu, eta nik bi mutil, bi gizon, nahi ditut hemen mikrofono aurrean. Aurreko gaiari tiratuz, emakumeak badabiltza plazaz plaza. Elkarrekin gauzak konpartitzeko guneak ere sortu dituzte. Duela gutxi 45 emakume, 45 bertsolari, elkartu dira asteburu bat elkarrekin pasatzeko. Ametsek pentsatu du gizonek ere jarraitzeko moduko eredua izan litekeela hori, eta beste inorekin komentatu baino lehen Jonekin hitz egitea pentsatu du.

Deskribapena

Doinua
Hamalau heriotzena I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus

Gaia zabalduz ari
da egunez egun
batzuk ulertzen dute
beste batek segun.
Emakumeen bilera
egin da ezagun
geuk ere plaza hori
sor dezagun lagun
batik bat geure rolaz
hitz egin dezagun.

J. Maia

Historiaren bidea
genuen tronpatu
emakumeei beren
lekua ukatu.
Gainera haien rolak
ere okupatu.
Elkar gaitezen pixka't
ta eztabaidatu
eredu berri hontan
nola berkokatu.

A. Arzallus

Orain artean urte
asko joan dela
ta gure rola beti
izan da fidela
matxoarena eginez
askotan horrela.
Bildu eta hitz egin
ta bete papela
ta ez ahari topeka
gaur arte bezela.

J. Maia

Gure harrokeritan
askotan igeri
puztu egiten gera
gainera gehiegi
zakila ta potroak
oholtzan ageri
eta aurretik pasa
emakumeeri.
Ez gara izan gizonak
baizik gizonegi.

A. Arzallus

Maiz indar egiten du
inertzia hutsak
tradizio bat baitu
bertsoaren funtsak
umorea sortzen du
gizonen gorputzak
baina langai dexente
baditu gorputzak
hitz berriak ikasi
behar ditu hizkuntzak.

J. Maia

Ta aterpetxe baten
mendi baten bueltan
berrogei gizon gaude
elkartuta han bertan.
Adibidea dago
kantzontziloetan:
begira zazu Amets
gure topaketan
ezetz inork garbitu
hiru egunetan!

A. Arzallus

Adi entzun diot nik
lagunan hitzari
referentzi egin dio
gure bizitzari
norbaitek garbitzea
litzake mirari
ta garbitu beharra
sortu ezkero adi:
baietz amari deitu
eta ez aitari!

J. Maia

Beti aman atzetik
a ze inutila
izaten den sarritan
mutiko koadrila.
Behingoz norabidea
aldatu dadila
kendu gure gaineko
gizona, mutila
goazen gure barruko
pertsonaren bila.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra