Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-20 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ane Labaka Mayoz
Bertsoa entzun |
2013-12-20 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ane Labaka Mayoz
Neurria:
Kopla handia
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina
Kanpoan negua, gaba
barruan argi ikara
biok batera kantatzen dugun
lehenbiziko aldia da. (bis)
A. Labaka
Txapelketa gertukoa
ta ni zure lekukoa
prestatu Sustrai orain hasten da
gure buruz burukoa. (bis)
S. Colina
Ez dizut ezetz esaten
ze poz emango lidakeen
ta nahi baduzu utziko dizut
nere txapeldun izaten. (bis)
A. Labaka
Baina aurreko gaiakin
zerbait nahiko nuke jakin
zure harremana ze muz dijoan
klaseko politenakin. * (bis)
S. Colina
Ba bihotz forman arbela
bihotz forman ikasgela
Ane ez al zera oaindik ohartu
ederrena zeu zarela? (bis)
A. Labaka
Zure lore eta guzi
lakuko zisne itsusi
edertasuna barruan dezu
oraindik ez det ikusi. (bis)
S. Colina
Nere edertasun sutila
ote da ba inutila?
Nik aholku bat emango dizut:
Ane segi zazu bila. (bis)
A. Labaka
Gaur hala behar zalako
ez zera etorri guapo
ea edertasun hori aurkitzen dan
saioa bukatzerako! (bis)
*Hiru aste lehenago, Maulen, Euskal Herriko Txapelketa Nagusiaren azken finalaurrekoan, kartzelako lanean Sustraik sortu zuen bertsoaldiari egiten dio aipamena.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra