Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-04-12 Etxarri-Aranatz Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa (4. 2013. Etxarri Aranatz)
Saioa
2013-04-12 Etxarri-Aranatz Sariketa
Gai-emailea
Beltza Bengoetxea, Joseba
Bertsolariak / Egileak
Iturriotz Etxaniz, Amaia
Soto, Julio
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Lehen esan dugu binaka aritzeko gai bat izango zenutela, baina librean egin beharko duzue.

Deskribapena

Doinua
Iparragirre abila dela
Neurria / Estrofaren izena
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-04-12 Etxarri-Aranatz Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Julio Soto

Neurria:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto

Orain artean Mosku, gorroa
taxia eta Yolanda
desenpatea iritsi zaigu
ta lehen gai bat izan da
"Nahi den hura kantatu
nahi den hura kontatu"
diozu baina karanba!
Gu estuago sentitzen gara
askatasuna emanda. (bis)

A. Iturriotz

Egia esan nik'e Julio
ez dakit zer den hobea
zurekin saio orok baitauka
erritmoa, kolorea...
Zuzen zabiltz Julio
asko dezu balio
neretzat da ohorea.
Halere berriz izan nahi ote
dezu txapeldunordea? (bis)

J. Soto

Udaberria behar zuena
bilakatu zen udazken
nahiz bigarrena izateak ez
duen esan behar azken.
Joe Anaitasuna
zuk aipatu duzuna
ez da errex adierazten
depresioak jota nago ta
utzidazu irabazten. (bis)

A. Iturriotz

Zuk oso errex betetzen dezu
sukalde eta areto
agenda beti eukitzen dezu
ta Julio saioz lepo.
Irabazten utzi ez
hori txarra da berez
eon nahi badezu hobeto
Arraterekin joan zaitea
depresioa kentzeko. (bis)

J. Soto

Anaitasuna jo ze putada!
Bai nik baneukan nibela
baina Silveira haundi da haundi
hitz neurtudun pasarela
zer da ba txapelketa?
Hari belzdun boneta
zuk ahaztu zazu txapela
esaten dute lehenengo galtzen
ikasi behar omen dela. (bis)

A. Iturriotz

"Galtzen ikasi behar omen da"
esan didazu astiro.
Halere hemen gustora nago
ze animo ta ze giro!
Esan dezu Silveira
eredua da tira
ta esango dizut berriro
nik dianaren erdi-erdian
eman behar det gaur tiro. (bis)

J. Soto

Beraz aipatu nahi zenukeena
bi asteetako lana
eta tiroa bakarkakoan
aipatu zuen ai ama!
Eta zuk berriz tiro
eingo duzu astiro
erdi-erdian emana
hori neretzat ere ez da txarra
segun nun dagon diana. (bis)

A. Iturriotz

Aizu Julio miresten ditut
zure dohaiak, arteak
ahaztu ditzagun zu xaxatzeko
hartu ditudan tarteak.
Zara hitzen lapurra
eman duzu egurra
neretzat bueltan kalteak
banekien ze ekarriko zun
suarekin jolasteak. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra