Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Delegatuaren lanei jarriak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Sarriegi, Aitor

Deskribapena

Izenburua
Delegatuaren lanei jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Delegatuaren lanei jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Biktimekiko errespetua harturik ideario
Doinua
Frantses euskaldun bat etorri zait I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2380
Orrialdeak
21
Argitalpen / inprimatze data
2013-09-01

Delegatuaren lanei jarriak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-09-01 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


harturik ideario
Urquijo jauna gurutzadara
doa amorru-jario.
Pablo ta Jone ere zentzuak
biktimak direla dio
ta haiekiko errespetuak
ez al du berdin balio?

Inkisidore berri bat dabil
euskal jaietan barrena
hark eskatu du bilbotarrena
eta laudiotarrena.
Epaile batek onartu berriz
besapean zekarrena
eta ez dakit larriagoa
ez ote den bigarrena.

Zalantza gabe serioa da
berez zor den begirada
baina mina ere umorez hartzen
ohitu egin gara jada.
Jaun hauengandik aske izateko
egin behar da bultzada
ta bitartean festetarako
maskota berri bat bada.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra