Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Fagor itolarrian [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Sarriegi, Aitor

Deskribapena

Izenburua
Fagor itolarrian
Dokumentuan jasotako izenburua
Fagor itolarrian
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Fagorretik eman da berriaren parte
Doinua
Ai gure antzinako
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2388
Orrialdeak
23
Argitalpen / inprimatze data
2013-10-27

Fagor itolarrian [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-10-27 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Fagorretik eman da
berriaren parte
geroa zail duela
krisia bitarte.
Urrutiko ahotsek
aspaldi dakarte
hemen ere ikusten
genuen aparte
etxeko sukaldera
iritsi den arte.

Aspalditik zetorren
usain txar samarra
eta baieztatu da
zitekeen bakarra.
Erabaki okerrak
ta hazi beharra...
Noiz pasatu ote zen
zentzuaren marra?
Krisiak soilik ez du
isildu oilarra.

Orain hartzekodunen
aurre-lehiaketa
ta bi mila langile
zalantzaz beteta.
Behin izandakoari
jarririk arreta
ea ematen zaion
tortilari buelta
guztiontzat hobea
izango da eta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra