Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

IKEA Baionan [Bertsoa] / Maddi Sarasua Laskarai

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Sarasua Laskarai, Maddi

Deskribapena

Izenburua
IKEA Baionan
Dokumentuan jasotako izenburua
IKEA Baionan
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Nahiz proiektu itzela duten iragarri
Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2396
Orrialdeak
23
Argitalpen / inprimatze data
2013-12-22

IKEA Baionan [Bertsoa] / Maddi Sarasua Laskarai

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-12-22 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz proiektu itzela
duten iragarri
aberastasun eta
lanpostu iturri.
On ezin dela izan
diogu igerri
berriarentzat dena
eraikuntza harri
bihurtzen baldin bada
lehengoen hilerri.

Izan arren altzari
handi eta fina
arrotzean gurea
kabitu ezina.
Nahiago armario
xumea, jakina
nahiz ta ez distiratu
besteak adina
herriarentzat eta
herriak egina.

Multinazionalei
egin gonbitea
ez ote da salduaz
geronen jitea
kapitalismoaren
morroi egitea.
Jada usaintzen zaio
nahi su horri kea
uholdeek eraman
bezate IKEA.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra