Bertsos - View details   To know more about this section

IKEA Baionan [Bertsoa] / Maddi Sarasua Laskarai

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Sarasua Laskarai, Maddi

Description

Title
IKEA Baionan
Dokumentuan jasotako izenburua
IKEA Baionan
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Nahiz proiektu itzela duten iragarri
Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
76
Number
2396
Pages
23
Publication / printing date
2013-12-22

IKEA Baionan [Bertsoa] / Maddi Sarasua Laskarai

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-12-22 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz proiektu itzela
duten iragarri
aberastasun eta
lanpostu iturri.
On ezin dela izan
diogu igerri
berriarentzat dena
eraikuntza harri
bihurtzen baldin bada
lehengoen hilerri.

Izan arren altzari
handi eta fina
arrotzean gurea
kabitu ezina.
Nahiago armario
xumea, jakina
nahiz ta ez distiratu
besteak adina
herriarentzat eta
herriak egina.

Multinazionalei
egin gonbitea
ez ote da salduaz
geronen jitea
kapitalismoaren
morroi egitea.
Jada usaintzen zaio
nahi su horri kea
uholdeek eraman
bezate IKEA.