Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Fernandoren urtea [Bertsoa] / Bixente Gorostidi
Fernandoren urtea [Bertsoa] / Bixente Gorostidi
Neurria:
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:
2014-03-30
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Amezketako elbi bat
nabarmentzekotan
Fernando Bengoetxea
dudik ez hortan.
Hitza ehotzen zuen
senaren errotan
hitza zuen arima
lurreko pausotan
doinuen besotan
hitzak lotuz sokan
bertso zahar gozotan
ta uneko bertsotan
beti ibili ohi zen
denen ahotan.
Bere belaunaldian
hitzaren kapitain
eta egunerokoan
larrean artzain
mingainak nekez egin
izan zion labain
merezi zuenari
erantzunez apain…
Amezketar bikain
zorrak nola ordain
bi mende ta erdi zain
ta izendatuz orain
ohorezko artzaina
eta bertso-zain.
Bi mende eta erdiko
ospakizunetan
Fernandori buruz gu
bertsoz ta hitzetan.
Maisuen maisu izan
zen elkarrizketan
eta hitzaren artisau
zirien josketan.
Ona da plaketan
jartzea paretan
baina Amezketan
bere ohoretan
segi zagun bertsotan
eta hizketan.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra