Bertsos - View details   To know more about this section

Fernandoren urtea [Bertsoa] / Bixente Gorostidi

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Gorostidi, Bixente

Description

Title
Fernandoren urtea
Dokumentuan jasotako izenburua
Fernandoren urtea
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Amezketako elbi bat nabarmentzekotan
Melody
Betroiarena A
Stanza name
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
76
Number
2409
Pages
21
Publication / printing date
2014-03-30

Fernandoren urtea [Bertsoa] / Bixente Gorostidi

Stanza name:  Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-03-30 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amezketako elbi bat
nabarmentzekotan
Fernando Bengoetxea
dudik ez hortan.
Hitza ehotzen zuen
senaren errotan
hitza zuen arima
lurreko pausotan
doinuen besotan
hitzak lotuz sokan
bertso zahar gozotan
ta uneko bertsotan
beti ibili ohi zen
denen ahotan.

Bere belaunaldian
hitzaren kapitain
eta egunerokoan
larrean artzain
mingainak nekez egin
izan zion labain
merezi zuenari
erantzunez apain…
Amezketar bikain
zorrak nola ordain
bi mende ta erdi zain
ta izendatuz orain
ohorezko artzaina
eta bertso-zain.

Bi mende eta erdiko
ospakizunetan
Fernandori buruz gu
bertsoz ta hitzetan.
Maisuen maisu izan
zen elkarrizketan
eta hitzaren artisau
zirien josketan.
Ona da plaketan
jartzea paretan
baina Amezketan
bere ohoretan
segi zagun bertsotan
eta hizketan.