Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Sagardotegi garaia abiatu da [Bertsoa] / Julen Zelaieta
Sagardotegi garaia abiatu da [Bertsoa] / Julen Zelaieta
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:
2014-01-23
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sagarrak biltzen pasatu
Iraila eta Urria,
handik ta hemendik hornitu
aurtengo uzta urria.
Denak dolarean sartu,
prentsari hartu neurria,
zukua denborarekin
bere punttuan jarria.
Kupeleratzeak ere
du lan ikaragarria
kanpotik ongi garbitu,
parean apaingarria,...
sagardozaleek ase
dezakegu egarria
hasi berria delako
txotx denboraldi berria.
Lekarozen nahiz Lesakan,...
gurean batzuk badaude,
inguruan gelditzea
ederra dugu, halare,
bertze batzuk “bus”-a hartu
ta Gipuzkoara alde
Hernani ta Astigarraga
jendez lepo, gohi eta behe.
Sarritan norbanakoa
bihurtzen denean talde,
sagardoa ez da soilik,
goxatzen duen hedabe.
Beraz,neurrian hartu ta
beti buruaren jabe
aurten ere ez ahantzi:
ongi pasa, pasa gabe!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra