Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Gaztainak jateko tenorea [Bertsoa] / Miel Mari Elosegi "Luze"
Gaztainak jateko tenorea [Bertsoa] / Miel Mari Elosegi "Luze"
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:
2013-11-14
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gaztainondoa eskuzabala
izan da beti gurekin
pikete, zura edo fruituak
kontutan hartuz beinepin
lagunartean bilduz sutondo
baten danboliñarekin
udazkeneko arratsak edo
negu aldekoak berdin
gozoagoak izaten dira
gaztain erre goxoekin.
Baina ohartu gaztainediak
gaur egun nola ditugun
asko zahartuta ta gaitzak jota
osasun onetik urrun
zaintzeko iñor gutxi dugu ta
gaztain-gosek zenbat lagun!
gelditzen diren gaztainediak
zaindu ta zabal ditzagun
geroan ere sarritan entzun
nahi bada "txipli, txapla, pun".
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra