Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Saltokiak salgai [Bertsoa] / Beñat Vidal

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Vidal, Beñat

Deskribapena

Izenburua
Saltokiak salgai
Dokumentuan jasotako izenburua
Saltokiak salgai
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Krisiak gure inguru hontan azkenik egin du leher.
Doinua
Nafarroako mendi gainetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Zenbakia
256
Argitalpen / inprimatze data
2014-07-25

Saltokiak salgai [Bertsoa] / Beñat Vidal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-07-25 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Krisiak gure inguru hontan
azkenik egin du leher.
Kartera zatar baldin badago
kalea ez dago eder...
Irudikoa izan daiteke
UK-ko edozein bazter,
nork erosi ez baldin badago
ez dago saltzeko ezer.

Irudi zinez deprimentea,
argazkian dagoena.
Kontsolamendu bat badut behintzat,
kontsolamendu zekena;
aberastu ez dela egingo
noizbait pentsatu zuena
makinak saldu behar duela
pertsonak ezin duena.

Edozein bazter esan dut, baina
da gauza agerikoa
auzo denetan ez dela berdin
estutuko gerrikoa.
Izan daiteke esaldi sinple,
hutsal eta topikoa;
baina hor goiko argazki hori
ez dugu Negurikoa.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra