Bertsos - View details To know more about this section
Saltokiak salgai [Bertsoa] / Beñat Vidal
Saltokiak salgai [Bertsoa] / Beñat Vidal
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:
2014-07-25
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Krisiak gure inguru hontan
azkenik egin du leher.
Kartera zatar baldin badago
kalea ez dago eder...
Irudikoa izan daiteke
UK-ko edozein bazter,
nork erosi ez baldin badago
ez dago saltzeko ezer.
Irudi zinez deprimentea,
argazkian dagoena.
Kontsolamendu bat badut behintzat,
kontsolamendu zekena;
aberastu ez dela egingo
noizbait pentsatu zuena
makinak saldu behar duela
pertsonak ezin duena.
Edozein bazter esan dut, baina
da gauza agerikoa
auzo denetan ez dela berdin
estutuko gerrikoa.
Izan daiteke esaldi sinple,
hutsal eta topikoa;
baina hor goiko argazki hori
ez dugu Negurikoa.