Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Fredi Paia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Saioa
2014-11-22 Etxebarria Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Ibarra, Iratxe
Paia, Fredi
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Iratxe eta Fredi, lagunak zarete. Zuen sexu harremanen mundua oso zabala da. Hori dela eta, sexu transmisioko gaixotasunen proba egitea erabaki duzue. Hiruna bertso, zortziko handian, Iratxe hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Fredi Paia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Ibarra:
Bizitzan asko disfrutetea
hori jarri gendun meta.
Bion artean be enrollau gara
gainera biok tarteka.
Farmaziara ein daigun Fredi
badaezpadako buelta.
Besteengatik egiten dot nik
zugaz fietan naz eta. (bis)

F. Paia:
Nire gerriak astindu ditu
munduko hamaika bazter
Brasilen nintzen Frenaldo eta
Inglaterran nintzen Mister.
Proba guztiak egin itzazu
Iratxe ez zaitezen asper
baina nirekin seguru zaude
plastikotxu bati esker. (bis)

I. Ibarra:
Lehen be esan deutsut ni fietan naz
nigan hori ez da arraro
baina mundu hau Freditxu doa
gu biotaz haratago
ta hori barik ein nahi dabena
inguruan asko dago
eta gosea pasau baino nik
arriesgatzea nahiago. (bis)

F. Paia:
Ni plastikoak babesten nau ta
zuk segi zazu horrela
baina igertzen hasia nago
bista galtzen nabilela
ta proba hori egin behar dut
urduri nabil bestela
entzuna baitut masturbatzeak
itsu utzi zaitzakeela. (bis)

I. Ibarra:
Bai horretan be pasetan dogu
guk batzuetan denpora.
Sexu kontua, ohe kontua
hori dogu gure droga.
Ezkonduren bat, separauren bat
ta masturbatzea hoba
aukera handirik ez da egoten
berrogei urtetik gora. (bis)

F. Paia:
Hogeita hamahiru dauzkat oraindik
karnetak dion gisara
eta ez dakit helduko naizen
zure adin horretara.
Bildurtu nazu asko Iratxe
ta hobe harremana laga
daukazun monja itxurarekin
oso arriskutsua zara. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra