Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Itsasoari begira [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria
Itsasoari begira [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:
2014-09-24
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Aixerrotatik abiatu naiz
oinez Bizkaiko Zubira
Ereagan naiz Portu Zaharra
gurutzatu ta gutxira,
plaierak albo batean utzi
ta eseriko naiz, tira!
atseden pixkat hartu dezadan
itsasoari begira.
Eguzkizale, surfista eta
arrantzaleen gozamen
itsasoari kantuan egin
zaizkio mila aipamen...
azken neguan hasarratuta
oldartu zinen, nabarmen
zeinen barea dirudizun ta
zeinen indartsua zaren.
Baina gaur lasai zaude Kantauri
ingurukoak bezela
iruditzen zait niri opari
bat egin nahian zaudela
kresal usaina aurrean eta
eguzkiaren epela...
olatu batek eraman arte
bizi ninteke horrela!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra