Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Arrate Illaro Etxebarria
- Info.
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Prentsa
- Liburutegia
Datu pertsonalak

- Izena
- Illaro Etxebarria, Arrate
- Jaiotza
- 1989 Getxo + Getxo < Uribe-Kosta < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Eragilea
Datu biografikoak
- Biografia
- Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, egun Euskaltzaleen Topagunean ari da lanean. Lehendik ere zuzendaritza kidea zen eta 2018tik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.
Leioako ikastolan hasi zen bertsotan eta ALBE Algortako Bertsolari Eskolako kidea da. Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen 2006an. 2008an eta 2012an Uribe Kostako txapelduna izan zen eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetara sailkatu zen 2010ean eta 2012an.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- 1997ko Betiko Ikastolako Ibilaldian bertso bana bota genuen bertsotan genbiltzanok. Bat-bateko lehen saioa ez du gogoratzen, baina pentsatzen dut Algortako San Juanetan, San Martinetan edo Olentzerotan izango zela, 14 urterekin edo.