Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-01-05 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Sagarzazu, Irati
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maialen printzesa bat izango da, eta ipuinetan ohikoa den modura, dorre batean dago preso, laguntza eske. Baina lasai, badator Unai printze urdina. Sekulakoak eta bi egin behar izan ditu ailegatzeko: laberintoa pasatu, baso sorgindua, zazpi buruko herensugearen kontra borroka egin… Baina ailegatu zara Unai. Elkarrengana batutakoan, Maialenek esan dizu ezetz, berak ez duela zurekin gura.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Horrenbeste urtetan
azkazalak jaten
horko printze urdinek
salbatu nazaten.
Tipo patiladun hau
orain gela baten
ipuinek beste zerbait
kontatzen zidaten. (bis)

U. Iturriaga
Ba nik zure oihua
entzun nuenean
arrapaladan irten
ta sua senean
hamar urte kostata
heldu azkenean
ederragoa nintzen
irten nintzenean! (bis)

M. Lujanbio
Pasa dituzu zulo
ibai eta malda
denbora joan zaizu
saka gabe galga.
Printze urdinen batek
behar nindun asalda
zure urdintasuna
ileena al da? (bis)

U. Iturriaga
Kontau dizut guztia
denbora akabo!
Normala burruketan
zahartua nago.
Goian pixka’t urdina
onartzen dut klaro
baina zilar bihurtzen da
pixka bat beherago. (bis)

M. Lujanbio
Zilarraren dizdirak
ez zaizkit ahaztutzen
biok helduagatik
ez da berandutzen
zure zai zenbat urte
hamabost hain zuzen
nere birjintasuna
ere urdindu zen. (bis)

U. Iturriaga
Gorritu egin daiteke
urdindu bezela
nigana ez duzu baina
zuk grina itzela
ta ikusita nola
puztu den sabela
onartu Quasimodok
jartzen zaituela. (bis)

M. Lujanbio
Nahiz eta Quasimodok
neri izan erruki
nere ametsen printzea
baineukan urruti
orain beiratzen diot
orain tipo bati
bueno burua zabalik
behar da eduki. (bis)

U. Iturriaga
Hori ona da noski
badakizu jakin
azkenean moldatu
behar duzu nirekin.
Normala zuri ere
odola irakin
aukera zan nirekin
edo inorekin (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra