Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-03-08 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-03-08 Ormaiztegi Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Elustondo, Nerea
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aitzindariak izan zarete. Zu Nerea duela urte asko emakumeen eskubideen aldeko lehen emakume taldea sortzean, eta, zu, Irazu, duela gutxi, helburu berdinekin, gizonezko talde bat sortzean. Aitzindari izandako guztiek izaten dituzte zailtasunak. Zuek ere izan dituzue.

Deskribapena

Doinua
Esplikatzera noa kontuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
7

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-03-08 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jexux Mari Irazu Muñoa

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Elustondo
Aintzindariak gara gu biok
iraganari begira
parekideak izan asmotan
beti hainbeste mobida.
Problema asko izan ditugu
gure patua hori da
tamalez gure bideak beti
paraleloak baitira.

J.M. Irazu
Batzutan bide paraleloak
eta nahiko apartean
desberdin ere bagera noski
onartu behar tartean.
Gizontasuna ez da egoten
sarri eskaparatean
baina gizona ez da kabitzen
eredu bakar batean.

N. Elustondo
Emakumeok ere antzeko
gisaraka bagabiltz ta
hortxe dabiltza gure kontrako
ez dakit zenbat artista.
Ez dakit nola joan gaitezkeen
bide berean aldizka
lehenago puta deitzen ziguten
ta orain inkonformista.

J.M. Irazu
Izenak hola ipintzen dira
ekar lezake zenbait gaitz.
Neure buruaz zalantzak eta
kezkak eduki ditut maiz
inkonformista izenarekin
konponduta zaude garaiz
pausu bat eman nuen nik eta
ja gizona ere ez naiz.

N. Elustondo
Orduan biok ere gabiltza
ardi galduak bezela
zu erdi gixon ni erdi eme
deitzen gaituzte horrela.
Gure mundua hain da raroa
eta hain dugu txepela
ez dira ohartzen berez problema
beraiena soilik dela.

J.M. Irazu
Batzuk markatu gintuztelako
nahi zuten ereduetan
kabitu ezinik sentitu gera
zu ta ni hastapenetan
bakoitzak bere bidea eginez
biziz, sentituz benetan
normaltasunez bizi gaitezen
mundu anormal honetan.

N. Elustondo
Anormalean normal izaten
hortako ni nago prestu
nahiz ta oro har jendarte honek
ez digun ezer erreztu
toalla ezin botako degu
ta etsipena aurkeztu
oraindik ere etorkizuna
dagolako gure esku.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra