Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-03-14 Berriz Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-03-14 Berriz Berezia
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Amuriza, Miren
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarete. Uxue denean apuntatzen da, ikastaroak, yoga... eta dena uzten du segidan. Eta hori Mirenek ezin du jasan.

Deskribapena

Doinua
Oihaneko pagoak blai
Neurria / Estrofaren izena
Kopla handia
Bertso kopurua
13

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-03-14 Berriz Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza

Neurria:  Kopla handia 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza
Ez daukozuz gauza gitxi
ta danera ezin iritsi
ni pozik nago ez nozulako
oindiño alboan itxi. (bis)

U. Alberdi
Ni jaio nintzen hasteko
ta ez gauzak bukatzeko
ikastaro bat egin behar dut
konstantzia ikasteko. (bis)

M. Amuriza
Horixe da zure traba
gainditu zaituna jada.
Baina hainbeste gauza itxita
ondo sentitzen al zara? (bis)

U. Alberdi
Ba, primeran ez da burla
hobeto ez nengon sekula
Miren esaidazu ba zuzenean
faltan botatzen nauzula. (bis)

M. Amuriza
Ez dago azaltzen erraz
baina egia da beraz
Uxue zugaz egon nahi badot
non apuntatu behar naz? (bis)

U. Alberdi
Hola galdetzen duzu zuk.
Erantzuna galdera truk
eska zaidazu zita bat eta
laster erantzungo dizut. (bis)

M. Amuriza
Baina aibala, aibala!
inportanteak bezala
baina ez al zaizu burutik pasa
igual nik ezin dudala? (bis)

U. Alberdi
Gaztetako desioa
izan zen frustrazioa
aprobetxatu egin nahi nuke
nere jubilazioa. (bis)

M. Amuriza
Hemen makina bat ordu
zuri itxoiten halamodu
beraz igual jubilau arte
bakoitzak berea in beharko du. (bis)

U. Alberdi
Ni jubilau nintzan jada
beste plan bat daukat hara:
izarapean nago zure zai
ze, apuntatzen al zara? (bis)

M. Amuriza
Erantzuna horixe da
eta bai goazen ohera
apuntatzen naiz apuntau ezin
diren gauzak egitera. (bis)

U. Alberdi
Orduan zatoz lasterka
hemen musu ta fereka
ordu erdia baino ez daukat
gero yoga daukat eta. (bis)

M. Amuriza
Zure agenda horren truk
gauza asko ikasi ditut
ahal duzuna ein ta gero trankil
bakarrik segituko dut. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra