Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2014-03-27 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2014-03-27 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Nahastu dizkiot zenbait
kimiko ta lora
zukin probatu nahi det
nire azken moda
eman dezakezuna
kopetetik gora
ondo ateratzen bada
ondo ikusiko da. (bis)
A. Egaña
Ezetz esango dizut
serio-serio
esan beharra daukat
ze erremedio!
Moda probatu nahian
al zatoz redio!
Ximurra ederra da
modak hala dio. (bis)
M. Lujanbio
Ximurra ederra da
jakina jakina!
Baina kritikoa da
ja zure adina
nahiz oraindik daukazun
nahiko azal fina
hemendik aurrera ja
plantxatu ezina. (bis)
A. Egaña
Plantxatu zertarako?
Hara ze ikuspen!
Nik nire buruan ez det
beharrik ikusten
ez hasi botoxakin
erretenak ixten
ximurtzera ez baita
edozein iristen. (bis)
M. Lujanbio
Zu ia iritsi zera
ta bejondeizula!
Gazte alkandora bat
erdi gris, azula
eta ahuntzen bixar bat
hortxe darizula.
Ezin disimulatu
gazte nahi dezula. (bis)
A. Egaña
Ahuntz bixarra daukat bai
kokotzen jarria
eta alkandora’re
ez da hain berria
nere ximur kopuru
hau ez da urria.
Ba, kontraste hori da
erakargarria. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra