Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
Bertsoa entzun |
2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Telefonoak jo dit gaur eta
Txirrita omen zen gero
lehenbizi hoztu egin zait odola
orain daukat bero-bero
baina honaino iristerikan
ez det gehiegi espero
Martillu ez baitu hark bilatuko
Larratxon utzi ezkero.
Txirrita hemen bizi izan zan
nork dauka horren zalantza?
Hamaika alditan bere mingaina
trebe asko zuen dantza
hemen barrena ibiliko zan
bere blusa bere galtza
baina holakua ez zan izango
Txirrita bizi zan Altza.
Bera omen da ta sinistu det
nahiz egon ezin sinetsik
gaur juntatu ta laster ditugu
hemen marka danak hautsik
Martilluenean ariko gera
Txirrita ta biak hutsik
aditu askok egingo dute
entenditu oso gutxik.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra