Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Txirrita

Datu pertsonalak

Izena
Txirrita
Izen abizen osoak
Lujanbio Retegi, Jose Manuel
Jaiotza
1860 Ereñotzu + Ereñotzu < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1936 Altza + Altza < Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Gazteluene baserrian eman zituen azken urteak. Goizuetara bertsotara zihoala, buruko atakeak jota hil zen. 1936an Euskal Herriko txapeldun izan zen, hirurogeita hamasei urte zituela. Garai hartako Bertsolariya aldizkariko bertso-emaile nagusia izan zen, eta, bat-bateko jardunarekin batera, bertso-jartzailerik oparoenetakoa. Bertsolaritzaren historiako figurarik handienetakoa da.
Kanturako beti eta noiznahi zegoen prest. Eskolagabea izan arren, irakurtzen bazekien. Bestela ere, oso gogo kontzientziatua ageri du eta herritar soil baten buruan arrotz ziren izenak eta erreferentziak zeuzkan, hala nola, erromatarren historia, foruen galerako pertsonaiak,eta abar. Alde horretatik, Txirrita da bertsolari klasikorik politikoena.
Goizuetan Maiatzaren 31an saioa zuen. Hamaiketakoan gazta zaharra jan eta "oraintxe 150 kilo eztek gaizki " esan zuen (hauek omen bere azken hitzak) eta ondo ezik eraman zuten Gazteluenera. Bertan hiru egun eman zituen azken arnasa eman artean.

Informazio gehiago, Euskal Wikipedian: http://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Manuel_Lujanbio

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Ereñozun, 1874an

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
- Txirrita'ren testamentua. Errenteria: Macazaga, 1930.
- Garzia, Joxerra. Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik. Alberdania, 10 znb. (1997)
- Zavala, Antonio. "Txirrita : Jose Manuel Lujanbio Retegi". Auspoako Sail Nagusia: http://ttiki.com/40983 ]
- Zavala, Antonio. Txirrita: haren bizitza ta bat-bateko bertsoak. (Auspoa, 18-19): http://ttiki.com/40984 ]
Ekoizpen oharrak
Ez da oso ezaguna Txirritaren bat-bateko bertsogintza , ez behintzat ezagunena; baina bertsolari handia izango zen zalantzarik gabe, gure bertsolari mitikoetakoa baita. Txirrrita bertso-jartzailea da ezagunena, 10 duro kobratzen zituen sortako. Bertsoak gero inprimitu behar eta Makazagarengana jotzen zuen; langilea izan zen zeregin horretan eta izugarrizko ekarria egin zuen, kantitatez nahiz kualitatez. Xabier Lete kantari oiartzuarrari zor zaio hein handi batean bere obraren zabalpena eta ezagutza.

Beste lanak

Bat-bateko bertso ezagunenak
Argin andaluza -rena
Edozer gauza esaten degu... (Pello Errotaren Ari naizela, ari naizela... ri erantzunez)
Euskera (Bertso guduak 1935)