Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-06-20 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-06-20 Anoeta Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Doinu berezian eskatu nahi dizuet. Joaquin Sabinaren kantu bat da “Calle Melancolia” delakoa. Ibili ere egin izan duzue saio musikatuetan. Eta hau da gaia:
Zuek biok ama alabak zaituztegu. Uxue ama eta Alaia 26 urteko alaba. Saiatu zara etxetik alde egiten, baina sekula ez duzu pausu hori aurrera eraman. Gaur erabat konbentzituta maleta egiten ari zarela gelan, ate ertzetik begira duzu Uxue ama.

Deskribapena

Doinua (txt)
Gure herrian ligatzea / Calle Melancolía
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-06-20 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin

Neurria:  Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Zilbor hestea sortu zen
zure barruan bizita
lehen egunetik gaurdaino
goizero egin bixita.
Orain ate ertzean zaude
gordeta eta ixilka
etxetik ez joateko
ari zara garraixika.

U. Aberdi
Ez dut esango Alaia
egiten duzunik traba
baina hegoak zabaltzeko
garaia baduzu jada.
Orain arteko alditan
beti bueltatu izan zara
nik biharko bazkaria
prest utzi dut badaezpada.

A. Martin
Gaur ospatzeko irtengo
naiz lagunekin parrandan
joan ta tuperren bila
bainator azken boladan.
Ezin dut iraganaren
begirada izan txandan
itxi ezazu atea
maleta itxi dezadan.

U. Aberdi
Hontatik ez zazu egin
Alaia holako drama
ze momentu honekiko
esperoan baitzen ama.
Nahiz ta hutsuna jasaten
hasieran izan lana
argi daukat askatzeko
lotu nintzela zugana.

A. Martin
Negar egin nahi dut baina
igual ez naiz atrebitzen
nik ere pena dut eta
ezkutatzen ari nintzen
pena ematen didazu
nahiz ta lagundu handitzen
ez baitakit badakizun
ni ez nagola bizitzen.

U. Aberdi
Goizetan noa mendira
ta gero pilatesera
arratsez bertso eskolara
lagun batzukin batera
ta Alaia ez zaite joan
delako zure kaltera
gurasoen etxetikan
Melancolia kalera.

A. Martin
Melancolia kalean
pisu bat daukat gaurkoan
iraganaren jolasa
dut geroaren jokoan.
Banoa baina egongo naiz
hemen bertantxe ondoan
norberaren etxetikan
ezin baita inoiz joan.

U. Aberdi
Orain artean ederki
bizi izan gera batera
baina hau ondo datorkit
lana arintze aldera
ez dugu faltan botako
zure hirugarren platera
ta agian neu joango naiz
zeure etxera bazkaltzera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra