Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-07-09 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-07-09 Getxo Jaialdia
Gai-emailea
Castro, Aitzol De
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi zuhaitz mota desberdin zarete. Eta beraz bizitza ulertzeko bi modu desberdin dituzue.
Zu, Andoni, hosto galkorra zara eta beraz etengabe ari zara zure ideiak berritzen eta birsortzen.
Zu, Maialen, zuhaitz hosto iraunkorra. Tinko eusten diezu zure hostoei ez ezik, baita zure betiko ideiei ere.

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-07-09 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Nik onartzen dut sarri orriak
galtzen ditudala merke
hala’re dena egina daukat
baina dena egiteke.
Aizu zu berriz aldaketako
ez desio ta ez neke
denok horrela jokatuz gero
Erdi Aroan geundeke.

M. Lujanbio
Beti soilduta ikusten zaitut
ta beti aldatzen ari.
Ia haizeak zer mugitzen dun
zuk desio duzu hori
eder edo ez ni behintzat nago
daukadantxoari adi.
Ura gutxitxo edukita ere
eusten diot neureari.

A. Egaña
Zure problema eustea dugu
zaude baina ez zabiltza.
Hara ilargia izan liteke
dizdiratsu edo grisa
erreka ere beti berdina
baina ez da hain murritza.
Etengabeko aldaketa bat
ez al da hori bizitza?

M. Lujanbio
Zu bezelako galkorrekin ni
aspaldi nago etsita
daukate hain autosinesmen ta
hain konfiantza gutxi-ta
Euskal Herria hola txepeltzen
doa gutxika-gutxika
nik hosto berrik egiten ditut
baina lehengoei eutsita.

A. Egaña
Premizko dena da zahartu ahala
hostoak lurrerantz tira
eta hartaka naturaleza
eraberritzen ari da
behin betikoa baino hobe da
azkar aldatzea di-da
imaginatu Aznar ta Rajoy
betiko baldin balira!

M. Lujanbio
Baina horiei aurre egiteko
behar da aski zimendu
ideiak eta hostoak firme
ta txorakeriak kendu.
Ai zure ideia mudakorrena
utziko baldin bazendu.
Hain maíz aldatzen dezun ideiak
bidea ezkutatzen du.

A. Egaña
Nik biderikan ezin ikusi
besterik ez gendun falta!
Gaur hemendik jo ta bihar handik
ez ote da plan xarmanta?
Ezkortasunai ez zaiozula
horrelako harro kanta
besteik ikusten ez duen harek
bide bakarra dauka ta.

M. Lujanbio
Nik beti daukat hosto berbera
baina beti ugaldua
zurea berriz iragankorra
joana ta azaldua.
Hori da gure Euskal Herrian
borroka zahar galdua
aldi berean ezin izana
zurruna eta malgua.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra