Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-09-15 Lezo Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Pare bat urteko mutil koskor baten gurasoak zarete. Eskolara eraman duzue semea. Baina hasi denetik, mamuak, goizetan gosaldu nahi ez, zuekin inoiz baino baino lehorrago dabil. Biok zaudete lanean. Hizketan hasi zarete biotako batek jornada pixka bat murriztu beharko ote duen. Baina biok segitu nahi duzue orain arte bezala zortzi orduz lanean.

Deskribapena

Doinua
Ama Birjina Erkudengoa I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Eskolan hiru ordu pasata
malkotan hainbeste ordu
bere gauza da irakasleei
ezin zaie hartu kargu.
Baina haurraren negar malkoak
ez gaitu hunkitu behar gu
bere bizitzan aurrera egiten
berak ikasi behar du.

M. Lujanbio
Ez dakit geran eskuzabalak
ez dakit geran zuhurrak
kontzientzi karga etortzen baitzait
dar-dar egiten dit lurrak.
Baina nahiz eta berekin pasa
gure lan ordu apurrak
bizitzan beran zatia dira
mamuak eta beldurrak.

A. Mendiluze
Ta normala da adin horretan
mamu asko ikustea
negar egin ta ikaratzea
petraldu ta zapuztea.
Besten lana da gure haurrari
bidea erakustea
baina geroz ta gehio kostatzen
zaigu eskolan uztea.

M. Lujanbio
Eskolan uzten kosta egiten da
kostako zala argi zan
erabakia haundia da ta
ipini gaitu balizan
zeren akaso hain geurekoiak
ezingo genduke izan
guraso izan ta bizi nahi degu
guraso ez ginala gisan.

A. Mendiluze
Gure bizitza jarraitzea da
gure desio xumea
gurasoari ere zor zaio
halako begiruena.
Noizbait iritsi behar zuen bai
haurra uzteko unea
ezin da izan bizitza osoan
besoetako umea.

M. Lujanbio
Ta nola izan besoetako
umea baina librea?
Ta nola izan bere buruan
jabea ta sensiblea?
Nola egin guk gure bizitza
ta berak bere bidea?
Ia lortzen degun hirukiaren
oreka inposiblea.

A. Mendiluze
Formula hori inoiz ebatzi
ahalko bagenu, pozik!
Baina ez eskatu arren lortzerik
inork ez daukagun gauzik
Zein da gakoa? Nola asmatu?
Egokiena da kasik
ez egotea nahi duenean
behar duenean baizik.

M. Lujanbio
Beharra eta nahia zer diran
berezitu ahal dezakegu
guk geuk agintzen dugu ta berak
hartuko gaitu eredu
dena da berri ta ikasketa
prozesu baten gaude gu
berak gurekin guk berarekin
denok ikasiko degu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra