Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-02-09 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-02-09 Bergara Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ametsetako bi iratxo zarete. Zuk, Jon, amets goxoak ekartzen dizkiozu. Zuk, ordea, Maialen amesgaiztoak. Atzekoak lotan daude eta amets gozo zein gaizto bana eman behar dizkiozue.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
12

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-02-09 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia
Errealeko jokolari da
Amets a ze karanbola!
Semifinalak Barçaren kontra
bat eta huts hola-hola
ta ikusi du hortik baloia
bere gainean kontrola
ta txilena bat egin du eta
eskuadran sartu du gola. (bis)

M. Lujanbio
Emakume bat azaltzen zaio
bere ama balitz bezela
bere amaren etxean juxtu
garbiketan dabilela
amesgaiztoan puntu gorena
latzgarria ta krudela
txapela sartu labadoran ta
enkojitu eiten dela. (bis)

J. Maia
Igor lotan’e Twiteerren dabil
munduko gaiztoen zigor
ta ikusten du Euskal Herria
horren ustel horren idor
bere kontuan egun osoan
ia ez da sartu inor
gauez Urkulluk erantzun dio
“Arrazoia duzu Igor”. (bis)

M. Lujanbio
Nola gogoa izaten duen
txio-loreak jateko
eta ametsak nola haundi-nahiak
ditun garbi esateko
Amesgaiztoa dimensioan
da ametsaren pareko
PNVkoa egin behar dula
lehendakari izateko. (bis)

J. Maia
Ta Sustrai berriz gaua heltzean
hortik joaten da, normala
desio bat du ia gauero
desio bat naturala:
ohean nahi du multitude bat
ia ipuinetan bezala
ta amesten du Edurne Zurin
ipotxetako bat dala. (bis)

M. Lujanbio
Amesgaiztotan irteten zaizka
ipotx denak elkarrekin
Edurne Zuri ere ohean
ta pasioa errekin
ta paranoia amesgaiztoa
ohi du sortzeari ekin
denek denekin jotzen dutela
eta inork ez berekin. (bis)

J. Maia
Ta Aitor berriz gaba askotan
ibili ohi da arraro
telefonoa, informatika, Facebook
ta hortik harago.
Telefonoa pizten du lotan
eta saltoka luzaro:
“Aiba la letxe Igorrek baino
jarraitzaile bat gehiago!”. (bis)

M. Lujanbio
Bere bizitzan egin ondoren
horrenbeste bertso saio
aje batekin gizona dabil
amesgaiztoan karraio
iraganeko kontua baina
etengabe irteten zaio
Unai Agirrek daukala berak
baino dezima bat gehio. (bis)

J. Maia
Eta Andoniri nahiz ezin zaion
lotan ilerik nahasi
hor ibiltzen da etorkizuna
geroaldi eta sasi.
Bi mila ehun ta hogeita seia
azken txapelketa kasi
eta bi txapel baino gehiago
ez du inork irabazi. (bis)

M. Lujanbio
Ez dala tipo inportante bat
ta ezin dantzatu miztoa
ez dala nesken seduktorea
eta gaztentzat listoa
ezin mozkortu ta ezin montatu
ordu txikitan kristoa
tipo normal bat izatea da
Andonin amesgaiztoa. (bis)

J. Maia
Eta Unaiek jartzen du bere
bertso saioetanrock-a
amets batean hor ibiltzen da
ezerk ez dio inporta:
denak hor daude txintxo eserita
eta itxuraz erdi jota
bera hor dabil “Viva Mejiko”
silla gainean saltoka. (bis)

M. Lujanbio
Eta Unairen amesgaiztoa
bezperakoan pereza
silla gainean “Viva Mejiko”
oihuak eta laineza
tipoa aldartez pesimista da
nahiko iluna ta beltza
ametsak eta amesgaiztoak
bereizten ez da erreza. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra