Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-02-14 Zarautz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-02-14 Zarautz Lagun-artekoa
Gai-emailea
Zubia, Felix
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mantxi aita izango dugu. Badu alaba bat, Ametsekin hasiberria dena. Gaur bazkaria dute aitaren etxean alabaren urtebetetzea ospatzeko. Ametsek barruko arropa oparitu dio. Aitaren iritzian txiki xamarra eta atrebituegia.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-02-14 Zarautz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi
Bazkaita etorri ta
zenbat konpromezu
oparia eman dio
besarka bi musu.
Barruko erropekin
gustora zaude zu
lehenak zaharrak dauzkala
noiz ikusi dezu? (bis)

A. Arzallus
Hara ze kopetak ta
aitaren azalak
berak oparituak
jantzi amantalak.
Ikusiak ditut bai
ta ez dira normalak
nahiko zaharrak dira ta
gainera zabalak. (bis)

Mantxi
Hemen zer gertatzen den
ezin det kalkula
egin nahi al didazu
iseka ta burla?
Zabala dala esanik
ezin disimula…
esan nahi du eskua
kabitzen zaizula (bis)

A. Arzallus
Zure alabak eta nik
zenbat pasadizu
tanga txiki gorri bat
bion paradisu
txikiegia dela
zer zabiltz adizu?
Ez dezu ikusiko
ta ze inporta dizu? (bis)

Mantxi
Ez detela ikusiko
ezin det ukatu
baina opariari
diot begiratu
tanga txikia ekarri
beretzat hautatu.
Tiratxinas honekin
ezin da tapatu. (bis)

A. Arzallus
Gauz berdina ikusten
ai dira begiok
Ni ta zure artekoa
ez beza entzun inork.
Ezin dala tapatu
entzun degu biok
hain zuzen horregatik
oparitu diot. (bis)

Mantxi
Alperrikan ez dauzkat
horrenbeste urte
ez pentsatu ni utzi
nauzunikan mute
buruan jako dizut
badakizu zuk`e
ta guztia tapatu
beharko dizute. (bis)

A. Arzallus
Bazkari familiarra
izaten da hala
aitaginarreba da
bastante petrala
tira bukatu zaigu
agur, diosala
eskerrak urtean behin
ikusten gerala. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra