Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-03-07 Hernani Berezia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Eli Pagola

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-03-07 Hernani Berezia
Gai-emailea
Elias, Iraia
Bertsolariak / Egileak
Agirreazaldegi, Ainhoa
Pagola, Eli
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ainhoa argazki zaharrei begira hasi da. Bere nerabezaroa… Zenbat aldatu diren gauzak! Zer esaten dio Ainhoak garai hartako nerabeari eta zer esaten nerabe hark Ainhoari?

Deskribapena

Doinua
Geldirik ezin naizela egon
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-03-07 Hernani Berezia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Eli Pagola

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirreazaldegi
Pausoak eman lagunartean
pausoak bertsolaritzan
egia esan hegan egin nun
txori txiki baten gisan
txikia nintzen, nere txikian
neskatxa ausarta nintzan
ta ausardi horrek lagun ugari
jarri zizkidan bizitzan.

E. Pagola
Argazkietan ikus daiteke
egina dezu zahartzera
urte batzuek begiratu ta
begira zaude atzera
baina alperrik jarriko zera
melankolika antzera
lasai Ainhoa zati batian
oraindik ere ni zera.

A. Agirreazaldegi
Hara ta hona ibili nintzan
bidaiarien abaro
ta orain gaixto beitzen didazu
hara neskatxa akabo!
Neri begira zahartua edo
ikusten nauzu zeharo
zuri begira ni sentitzen naiz
ordun baino gazteago.

E. Pagola
Nire hitz guztik ez dituzunez
ondo ulertu ta en fin!
Bistan daukagu biok gaurkuan
ez gaudela berdin-berdin
baina hala’re datu txiki bat
hau garbi gelditu dedin:
jakin ezazu esperientziak
ez dizu kalterik egin.

A. Agirreazaldegi
Elgetan jaio Bergaran hazi
gero segi Donostikin
hurrena Bilbo gero Tafalla
ta jarraitu Gasteizekin
Iruñan bizi ta geroago
maitemindu Zarautzekin
eta ez dakit oraindik nola
ez nauten euskaltzain egin.

E. Pagola
Lasai Ainhoa ez daukagu ta
euskaltzain izan beharra
ibili geran bezela ibili
ez zaigu izan hain txarra.
Bioi begira argazkietan
degu aitortu beharra
esan liteke janzkera dala
aldatu zaigun bakarra.

A. Agirreazaldegi
Ba bai janzkera aldatua det
dexente xamar bizitzan
zure garaian txandalak sarri
garaiko gazteen gixan
eta norbaitek esan baitzidan
beti hala ezin da izan
arrazoi dezu horretan behintzat
ordun libreago nintzan.

E. Pagola
Ni libreago nintzala edo
nahiz ikusten dezun bistan
dena ez dala politta izan
ai nik diotsut egitan
ez zaite egon nere garaian
in zendunan inbiditan
gero trago bat hartuko degu
nere garaiengatikan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra