Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-03-21 Donibane Garazi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-03-21 Donibane Garazi Lagun-artekoa
Gai-emailea
Crouspeyre, Battit
Bertsolariak / Egileak
Barroso, Odei
Colina, Sustrai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Anaia bikiak zarete, gaztetan adoptatuak familia banatan. Hogei urte geroago Sustraik proposatu dizu elkarrekin bizitzea apartamentu batean. Odeik ez du nahi.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-03-21 Donibane Garazi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Sustrai Colina

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Barroso
Nahiz eta bitan ez den
bereizten arima
pasatu da denbora
igo da adina
penatua dut barna
ta bihotz izkina
bizitza izan zaigu
horrela egina
odol berdina baina
etxe desberdina. (bis)

S. Colina
Betitik izan zaitut
bixki bihotzeko
berdin zen traba etxe
eta gainontzeko
gaur aukera dugunez
berriro biltzeko
nahi zaitut hurbileko
nahi zaitut etxeko
galdutako denbora
berreskuratzeko. (bis)

O. Barroso
Pixkana hasi ginen
bizitza sakontzen
gainera familia
berritan ezkontzen
bizi huntan nahi dena
ez da beti lortzen
nahiz odolak gaituen
barrenetik lotzen
problema hau ez du ez
denborak konpontzen. (bis)

S. Colina
Gauza bera pentsatu
ohi dut aukeraro
baina ezin bizitza
osoa igaro.
Aukera orain dugu
jar gaitezen brabo
nahiz orain arte dena
zen problema aro
Odei soluzioa
gure esku dago. (bis)

O. Barroso
Nik deklaraten dizut
goxo maitasuna
baita laguntasuna
ta anaitasuna
eskua emaitea
da behar duguna
hobea izanen zen
gure etorkizuna
gure esku balego
gertatu zaiguna. (bis)

S. Colina
Iragana igaro
ondoren penetan
etorkizuna bertan
dugu gehienetan.
Hola segi ezkero
guk etxe bietan
baietz laster bukatu
zimurrak kopetan
lista desberdinetan
hauteskundeetan. (*) (bis)

O. Barroso
Bi lista ezberdinetan
egin dezu peto.
Zoin dugu ezkerreko
ta zoin eskuineko?
Nik estimatzen zaitut
anai bihotzeko
zu zure etxean, ni
nerean hobeto
ta elkartuko gira
kafe bat hartzeko (bis)

S. Colina
Nahiz izanen genukeen
guk hizketa gaia
nahiz izan mundutzar bat
sortzeko talaia
ez pentsa nagoenik
ni bate lasaia
Odei ez al da pena
ez al da domaia?
Kafetarako soilik
nahi duna anaia? (bis)

* Aurreko gai batean baziren bi anaia hauteskundetako zerrenda ezberdinetan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra