Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-04-21 Lasarte-Oria Plaza librea [Bertsoa] / Eneko Fernandez

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsokleta (1. 2014)
Saioa
2014-04-21 Lasarte-Oria Plaza librea
Gai-emailea
Labayen, Jokin
Bertsolariak / Egileak
Fernandez, Eneko
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jalgira tragoa hartzera etorri eta bideo bat jarri dute euskararen egoeraren inguruan, Nafarroraren inguruan. Sei gazte kantuan hasi dira, bertsotan. Zuk ez duzu ezer ulertzen.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on ta aupa zuek
Neurria / Estrofaren izena
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
2

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-04-21 Lasarte-Oria Plaza librea [Bertsoa] / Eneko Fernandez

Neurria:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jalgira etorri ta pasa dira
bizpahiru ordu inguru
lehenik bideo bat gero sei tipo
arituak buruz buru (bis)
eta nik berriz hori ulertzeko
badut nahikoa apuru
Nafarroan injustizia bat da
hori badakit seguru
komunikatzea helburu
batzutan gauzak transmititzeko
hitzak soberan ditugu. (bis)

Imaginatu dut egoera
tristea eta ahula
gustatu baitzait jarri bideo hortan
ordezkaritza mardula (bis)
uler dezaket aginteriek
ein dizuetela burla
bihotz barnera sartu baitzait
ai nola zure xuxurla!
Hau ez zait pasa sekula
ez dizut ezer ulertu baina
ziur arrazoi duzula. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra