Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-04-25 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Maia, Jon
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi animaliatxo zarete. Aitor behia eta Uxue matxinsaltoa. Denbora asko zelai berean bizitzen. Zenbat tarte ez ote dituzue elkarrekin pasa? Ailegatu da udaberria eta zuengan hasi da zerbait sortzen. Hasi da zuen estomagoa elkarrekiko zerbait sentitzen. Ilunbarra da eta hor zaudete zelaian. Maitasun inposible horretan.

Deskribapena

Doinua
Gu gazte ginadela
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
9

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Hau da hau nahasmena
bagina ta balitz
baina nola moldatu
txikiz eta haundiz?
Nik lehendabizi zutik
hausnarrean berriz
tripan sentitzen det ta
gainera bi aldiz.

U. Alberdi
Urteak daramatzat
zurekin ibiltzen
eta hasia nago
seko maitemintzen
baina jaiotzean ere
hain txikia nintzen
tximeletak ez zaizkit
tripetan kabitzen.

A. Mendiluze
Beraz ez haunditzea
zure eta nire gaitz
eskerrak abixatu
didazula garaiz.
Neri bai tximeletak
ibiltzen zaizkit maiz
ta matxinsaltoren bat
deskuidatzen banaiz.

U. Alberdi
Zure hankei begira
hainbeste denbora
iruitzen zait Oteizak
egindako obra.
Haragia, ilea
mila bitxilora
nolakoa ote zera
belaunetik gora?

A. Mendiluze
Tamainaren aldean
nolako galdera!
Nik dena ikusten zaitut
horren arabera
matxinsaltok kontatuz
joaten naiz ohera
ta beti kontatzen det
matxinsalto bera.

U. Alberdi
Belaunetikan behera
gaixoa pobre da
baina halere banator
zugana ostera
nahiz ez naizen iristen
muxu ematera
ondo ailegatzen naiz
zure buztanera.

A. Mendiluze
Baina gera xomorro
eta ni abere
beraz harremanean
nahigabe xelebre.
Halere igo gainera
egizu mesede
sentitu egin nahi zaitut
juxtu bada ere.

U. Alberdi
Eman ditut bi jauzi
eta gero pausuak
ez dira asko gertatzen
holako kasuak
baina hartu nauenez
barrenetik suak
probatu nahi nituzke
zure MUUsuak.

A. Mendiluze
Ezinezko jolasa
utz dezagun tira!
Nere barruan zerbait
itzaltzen ari da
ezinezko ametsak
ezinezko dira
jarraitu beharko det
trenari begira.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra