Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-06-20 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Igor Elortza, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-06-20 Anoeta Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Elortza, Igor
Martin, Alaia
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Badira hamaika urte Egunkaria itxi zutela, eta gure bizitzan arrastoa uzten duten albisteak gogoratzen ditugula esaten dute. Zuek non zeundeten otsailaren 20 hartan?

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Edukiari buruz

Entitateak
Euskaldunon Egunkaria

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-06-20 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Igor Elortza, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano
Ez dakit denak kabitzen diran
gure oroimen beltzean
izanez ere hainbat nahigabe
badaude gure atzean.
Jexuxengana joan nintzan ta
han despistatu antxean
berri txar hori jaso nuen nik
Tolosako udaletxean.

U. Alberdi
Kazetaritza ikasten nengon
ta autobusa hartu irriz
ze egun hartan nik bereziki
begiak nituen diz-diz:
Egunkaria zabaldu nuen
ta hantxe jo nuen begiz
nire testu bat Egunkarian
lehen eta azken aldiz.

A. Martin
Ikasle nintzen, batxillergoan
ta Leioarako prestu
nengoen noizbait kazetaria
izateakin amestu
izan nuen ta gero albistea
ahoz aho, eskuz esku
eguna ez dut ondo oroitzen
ezin bainuen sinestu.

I. Elortza
Egunkaria entzun ta etortzen
zaigu oroimen goibela
umilazio nazionala
ta torturaren krudela.
Zehatz non nintzen ez dut oroitzen
zuek hirurok bezela
baina irratiak oroitu zidan
Espainian nengoela.

A.M. Peñagarikano
“Egunkaria itxi egin ditek
ba al dakik Anjel Mari?”.
Erantzun nion “Ze esaten dek
Jexux? Ixilik eon hari!”
ta ni inozoa deika hasi nintzen
Martxelo Otamendiri
telefonoak jo zuen baina
han inor ez zen ageri.

U Alberdi
Eginena ere oroitzen dut nik
udalekutan nintzela
hamabost urte izango nitun
oraindik erdi txepela
ta gero berriz kazetaritzan
erre zitzaigun papela
gaztetatikan ikasi dugu
borrokatzeko gaudela.

A. Martin
Nahiz ta ez zuten txarrik egiten
ta ez zuten txarrik esaten
ikasi zuten espetxeetara
hitza ere eramaten.
Sekula ez dut bizitu izan
nahiz egon naizen hainbaten
hainbeste samin ta inpotentzi
manifestazio baten.

I. Elortza
Nahiz ta Ogasunak ta Jaurlaritzak
deus ez dela esan zuen
fiskalak nahita diru kontua
berriz epaituko omen
Egunkaria itxi ta nahiz ta
Berria egin genuen
argi ta garbi gera dadila
hemen nork agintzen duen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra