Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Gai-emailea
Muñoa, Unai
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Labaka Mayoz, Ane
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ametsek badu dohain bat umetatik. Etorkizuna igartzen duela. Ane gaztea izaki galderaz beteta dago etorkizunari buruz.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Ane Labaka Mayoz

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Labaka
Galdera asko ditut
har zazu papela.
Oholtzan norbaitek badu
holako nibela
puntuak jarri eta
erantzun du bela.
Noizbait egingo al det
nik Patxik bezela? (bis)

A. Arzallus
Ezinezkoa denik
nik ez dut pentsatzen
baina bidea zein den
aztertzera goazen:
beti ez zaite ibili
inor imitatzen
saiatu zaite Anek
bezela kantatzen. (bis)

A. Labaka
Beste galdera bat’e
badauka norbaitek
ta erantzungo ahal dit
gaur igarle batek!
Gogoa daukadala
baiezta dezaket
ta esan gaur gauean
ligatuko al det? (bis)

A. Arzallus
Ni ere ibili nintzan
klasetan barrena
teori bat ikasi
nuen nik aurrena
isilik egotea
da bide zuzena
baina igual hori dezu
lanikan zailena. (bis)

A. Labaka
Lana esan dezu ta
a ze desastrea!
Nere barruan badet
orain desgastea:
karrera bukatu det
nahiz izan gaztea
posiblea al da noizbait
lanean hastea? (bis)

A. Arzallus
Garbi esango dizut
Ane ez da lan faltik
problema beste gauzek
sortze dute haatik
lanean has zintezke
oraintxe bertatik
baina kobrauko dezun
horixe ez dakit. (bis)

A. Labaka
Horrela izango den
nik ere ez dakit
hurrengoa dijoa
barren-barrenetik:
orain arte dirua
aitak ematen dit
noizbait joango al naiz
gurason etxetik? (bis)

A. Arzallus
Nahiz ta joatea den
denon orgulloa
etxean mimatu ohi
gaituzte piloa
zuk han nonbait egina
daukazu kailoa
oain arte ez joatea
aitaren falloa. (bis)

A. Labaka
Ba ez ez da posible
joatea bela
nahiz firmatuko nukeen
oraintxe papela.
Ni banoa datorren
dena datorrela
esan zaidazu pozik
biziko naizela. (bis)

A. Arzallus
Baiezkoa emango
dizut nik bazpa’re
beti zalantza egin
ezazu hala’re
nik egin zaitut zazpi
erantzunen jabe
eta hori eskua
begiratu gabe. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra