Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-07-25 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-07-25 Elizondo Jaialdia
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Estiballes, Arkaitz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kuadrillako lagunak, festak hastear. Arkaitzek txosna montatu, txosnan txanda, pilota partidetan sarreran, zikiroko mahaiak jartzera…Sustraik kuadrillarekin afaria, familiakoekin bazkaria, neska lagunarekin gosaria…

Deskribapena

Doinua
Gure etxean haserre daude
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-07-25 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Arkaitz Estiballes

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Egutegia aurrera doa
ta Elizondon da Santiago
iragarpenak egiten hasi
eta beldurtuta nago:
zenbat afari, zenbat bazkari
zenbat juerga, zenbat trago
aurtengo festak bukatu baietz
zu baino nekatuago!

A. Estiballes
Ez dut uste zu nekatzerikan
hiru afari tarteko
nik bi egun beharko baititut
txosna ondo montatzeko
sei egunetan festetan behintzat
lanez egongo naiz lepo
gutxik lan asko egiten dugu
askok ondo pasatzeko.

S. Colina
Hain tremendista jartzen zara ta
jartzen nauzu sentibera
ai Estiballes ez zazu hartu
hemen martiri papera.
Bihar txosnako turnoa duzu
agendaren arabera
ba zaude lasai etorriko naiz
konpainia egitera.

A. Estiballes
Baina ez zara animatuko
behintzat lanean hastera
herri honetan diferentzia
dago gaztetik gaztera
tragoa hartzen egongo zara
mozkorra nere ustera
txosnetan ere aldea dago
alde batetik bestera.

S. Colina
Mostradoreak bereizten ditu
beraz lana ta parranda
baina egunak aurrera joango
zaizkigu Arkaitz bistan da.
Gero pelotan sarrerak ere
kobratzeko duzu txanda
debalde sartzen utziko nauzu
kuadrillakoa izanda.

A. Estiballes
Ez Sustrai kobratu egingo dizut
gainera doblea edo
ze enteratu ere ez zara
egingo zu honezkero.
Afalostean bazkalostean
txispatuta bero-bero
hemen festarik ez zan egingo
zure eskuan balego.

S. Colina
Nik onartzen dut zure lana da
sendoa ta potentea
egiten duzu egitarau bat
bastante diferentea
baina guk biok funtzio bat dugu
nik hutsa ta zuk betea
infraestruktura jartzen duzu zuk
ta nik berriz anbientea.

A. Estiballes
Zuk uste duzu lan eta lanez
ni nagoela zeruan
baina ez pentsa festa bukatu
dut nekatuen moduan.
Borondatea ikusten dizut
gogotsu zaude orduan
hurrengo urtean jarriko zara
akaso neure lekuan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra